Lainotsu baina aterri

Itsasoan abisu horia dago, olatu handiakaitik
Gorbeiako gurutzea / Bizkaia Irratia

Zeruan hodei ugari eukiko dogu egunean zehar, baina orokorrean ez dau egingo euririk. Euria egitekotan, zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Tenperaturea 10 gradutik 16ra bitartekoa izango da. Haizea aldakor ibiliko da, orduko 15 kilometro inguruko indarragaz. Goizean mendebaldekoa izango da nagusi eta arratsalderako hegoaldekoa.

Itsasoko pronostikoa

Itsasoan abisu horia dago gaur emonda, olatu handiakaitik. 2’5 eta 3’5 metro arteko olatuako izango dira, baina tarteka 5era be ailegau leitekez. Atzo sartu zan indarrean abisu horia, gaur arte. Kostaldean haizea zakar ibiliko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00