Tenperaturen beherakadea gaur

Zerua lainotuta egongo da

Gaur tenperatureak behera egingo dau eta hodeiak ugaritu egingo dira. Tenperatura maximoak 11-14 ºC ingurukoak izango dira eta barrualdeko leku batzuetan minimoak 5 ºC azpitik kokatuko dira; ez da baztertzen tokiren batzuetan izotz apurren bat egitea be.  Zerua, orokorrean, nahiko hodeitsu egongo da, batez be Kantauri isurialdean eta mendebaldean; bertan noizbehinka euria apur bat egin leike. Iparraldeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, tarteka biziago.

Itsasoko egoerea

Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarragaz; arratsaldean ipar-osagaikoa izango da. Itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bat inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00