Estaduko jaialdirik garrantzitsuenetarikoa da

Abian da Bilbon, Nazinoarteko 42. Txotxongilo jaialdia

15 ikuskizun 9 egunetan

Afrikako Janni Younge konpainia / Bizkaia Irratia

9 egunetan 15 ikuskizun izango dira Bilboko 42. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdian. Zemendiaren 18an hasi eta hilaren 26ra bitartekoa izango da aurtengo jaiadia. Esan behar, estaduko hitzordu garrantzitsuenetarikoa dala. Horren erakusle da, estaduko hainbat eta hainbat konpainiak eskatzen dabela jaialdian parte hartzea. Holantxik azaldu deusku behintzat Josu Kamarak.

Afrika eta Andaluziako konpainien ikuskizunak

Nazinoartetik, Hegoafrika, Italia, Argentina, Mexiko eta Danimarkako konpainiak izango dira Txotxongilo jaialdian. Guztien artean, plater nagusia Yanni Range Productions konpainiaren “Origins” ikuskizuna azpimarratzen dabe. Asko goraipatzen dan ikuskizun honen hiru emonaldia izango dira jaialdian zehar. Txotxongilo eta dantza ikuskizuna da, zuzeneko musikeagaz eskaintzen dana. Galizia, Errioxa, Katalunia, Andaluzia eta Valentziako taldeak be arituko dira jaialdian. Honeen artean, Andaluziatik El Espejo Negro taldearen “Cris, pequeña valiente” ikuskizuna aipatu behar. Haur transexualei ikusgarritasuna eta aurpegia emoteko beharretik sortutako lana da. Euskal Herritik bitartean, Ostomila eta Zurrunka taldeak arituko dira.

Bilbotik kanpora be bai

Txurdinagako Txotenagunean bestalde, hainbat jarduera izango dira. Jostailuen erakusketea jarri dabe eta horrez gain, antzerki tailerrak be izango dira. Txongilo jaialdiko ikuskizunak, Fundicion aretoan, Campos antzokian eta Basurto eta San Frantziskoko gizarte-etxeetan izango dira. Bilbotik kanpora be bai, Muskizen, Arrigorriagan, Areatzan, Derion, Lezaman eta Larrabetzun. Hilaren 25ean, Tolosan be izango dira. Tolosako Topic Nazinoarteko Txotxongilo Zentroagaz eta “Tirijal” jaialdiagaz lankidetza estua daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00