BFAren 2024rako aurrekontu proposamena %5,1 hazi da aurtengoagaz alderatuta

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Bizkaia eta PSE %50eko garraio-deskontua mantentzearen alde dagoz

Bizkaiko BBNNak garraio deskontuen eta emisino gitxiko guneen alde

Bizkaiko BBNNetako batzar-kideak / Bizkaia Irratia

Bizkaiko garraio publikoa aurrera doa, deskontu progresiboen tarifa eredu bateruntz. Sonia Perez garraioak, mugikortasuna eta turismoa sustatzeko diputaduak asteon bertan esan dau gaur egun indarrean dagozan deskontuetatik harago, Aldundiaren asmoa dala neurri estrukturalak lantzen jarraitzea. 2024an deskontuakaz jarraitzeko aukerea mahai gainean dago. Hilabete bi dagoz gaia aztertzeko Jesus Lekerikabeaskoa batzarkide jeltzalearen eretxian.

Deskontuak luzatzearen alde dago baita EH Bildu, holantxik azaldu deusku Iker Casanovak.  Inflazinoa handia dala, egoera ekonomikoa ez dala aldatu eta deskontuak mantendu egin behar dirala uste dau Elkarrekin Bizkaiko Eneritz de Madariagak. Alderdi sozialistatik be deskontuak luzatzearen alde legokez PSEko  Ana Berta Campok azaldu deuskunez.

CO2 emisinoak

Bilbon 2024an indarrean sartuko dan Emisino Gitxiko Eremuaren alde agertu dira lau alderdi politikoetako batzar-kideak. “Honako neurriak gehiagotan ikusiko doguz, geratzeko etorri dira” esan dau EAJko Jesus Lekerikabeaskoak. “Urte batzuk barru kotxeari gaur emoten deutsagun zentralidadeaz gogoratzean tabakoari lehen emoten geuntsanaz gogoratuko gara. Gure iparorratzak izan behar dau kotxeen erabilerea murriztea” azaldu dau EH Bilduko Iker Casanovak. “Beharrezkoa eta derrigorrezkoa da holako neurriak hartzea, Europako, Espainiako eta Euskadiko erakundeek lege barriak daukiez indarrean norabide horretan” azpimarratu dau Elkarrekin Bizkaia taldeko Eneritz de Madariagak. PSE-EEko Ana Berta Campok onartu dau honek eragozpenak sortuko dauzela baina egokitze fasea eta pedagogia egongo dirala gaineratu dau.

Bizkaiko BBNNetako kideen gaurko tertulian 2024ko BFAren aurrekontu proposamenaz eta Bizkaiko landa eremuaren egoeraz berba egin dabe Lekerikabeaskoak, Casanovak, De Madariagak eta Campok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular