Gelati-gelati izozki personalizatuak egiten dauz | Goizeko Izarretan

Gelati-gelati Bilbon, Durangon, Mungian, Sopelan, Plentzian eta Gorlizen dago

200 izozki zapore baino gehiago aukeran

Izozkiak / Bizkaia Irratia

Gelati Gelati izozki-dendak 200 zapore baino gehiago eskaintzen deutsez bezeroei . Dendea Bilboko Alde Zaharreko Kapelagile kalean dago, baina Durangon, Mungian, Sopelan, Plentzian eta Gorlizen be badagoz beste batzuk. Izozkiak Italiatik datoz, baina gero osagaiak hamen erosten dabez. Guztira, 200 zapore eta izozki personalizadu baino gehiago dabez. Azken aukera hau jatetxeentzat da batez be. Gaur kakaoaren munduko eguna da eta keinu berezia egiteko asmoagaz txokolatezko izozkietan zentrau gara. Aitagarrienen artean dagoz txokolate pikantea, mentazkoa, zuria, nutella eta kinder txokolatea (umeentzat) eta baltza eta brownie txokolatea (helduentzat).

Bezero mota nagusia turistak izaten dira (frantsesak edo ingelesak) baina Euskadiko jente asko be etorten da Bilbora egun batzuk pasetan. Helduenak txokolate baltzaren eta browniearen alde egiten dabe, eta umeek, barriz, nutellaren eta kinderraren alde. Halan da be, beti kostetan jake aukeratzea, eta batzuetan ia 10 minutu emoten dabe aukeratzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular