Nerea Baldak “Azpimarrak” izeneko lana aurkeztu dau Irakurrieran irratsaioan. 2022an, Getxoko Udalak antolatzen dauan Ramiro Pinilla literatur lehiaketan saritutako lana da, eta aurten, 2023an, Erein argitaletxean kaleratu dau.
Elaberri laburrean sartzeko gonbitea luzatu deusku idazleak ordubeteko barriketaldian, eta idazteko ohituren gainean be berba egin dau. Besteak beste, aitortu deusku, etxeko balkoia daukala lanerako leku gogokoenetako bat.
Barriketaldian laguntzeko kantuen artean, Anariren musika aukeratu dau. Hain zuzen, “Azpimarrak” lanean kantariaren “Efemerideak” kantua aipatzen da. Nerea Baldak, lana bera idazten dabilela deskubritutako kantua dala esan deusku, eta Anarien kantuan esaten diranak eta berak lanean kontatzen dabezanak, antza handia daukiela be uste dau.