Hamar disko sortu ostean eta 25 urtez taula gainean ibili ta gero, Gatibuk pasa dan astean musika talde lez jarduteari lagako deutsala iragarri eban. 2025eko abenduaren abenduaren 13an euren azkeneko kontzertua joko dabe Barakaldoko BECen, Bizkaia Arenan. Sarrerak gaur goizeko 08:00etan jarri dabez salgai eta handik pare bat ordura agortu dira. Gatibuk berak sarreren salmentea ikusita bezperan beste kontzertu bat joko dabela iragarri dau, 2025eko abenduaren 12an izango da.
Gatibuko Alex Sarduik eta Haimar Arejitak taldearen agurra iragarteak laga deuskuen sentsazinoaren barri emon deuskue. Gernikako taberna baten grabau deutsegun alkarrizketan, Gatibu taldearen garapenaz, euskal musikan emoten dabilen belaunaldi aldaketaz, bizkaieraz abesteak suposatzen dauenaz eta euren etorkizunaz berba egin dogu.