Alderdi Sozialistak hauteskunde orokorrak irabazi ebazan Euskadin 2023an

CISen arabera, PSOEk 10 puntuko aldea aterako deutso Alderdi Popularrari; inkesta gehienek ez datoz bat

Pau Blasi: “Euskal herritarren interes nagusia Pedro Sanchez gobernuko presidente izaten jarraitzea da”

Pau Blasi, PSE-EEko legebiltzarkidea / Bizkaia Irratia

Hauteskunde orokorretarako azken txanpan gagozala, sozialistentzat gauzak zelan doazen jakin dogu gaur. Horretarako, Pau Blasi, PSE-EEko legebiltzarkidea euki dogu Bizkaia Irratiko sintonian. Hasteko, Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijooren arteko aurrez aurrekoaren iritzia emon deusku Blasik: “Erabagitako estrategia jarraitu eban Sanchezek, nasai egotearena. Nire ustez eztabaidei aurre egiteko dagozan jarrera biak ikusi genduzan. Feijook guzur asko esan ebazan“.

Carles Puigdemont be sartu da hauteskude kanpainan eta Sanchez ez dau egoera onegian itzi. Bitartean, Espainiako Auzitegi Gorenak Puigdemont amnistiatu dau: “Alderdi Sozialistak eukindako ausardiari esker da Puigdemont libre bere osotasunean. Ganera, Katalunian beste giro politiko bat dago, normalizatua, PSOEk egindako lanari esker. Hori da garrantzitsuena gizarte katalanarentzat“. Bestalde, Felipe Gonzalez barriro agertu da kritiko Pedro Sanchezen jardunagaz, besteak beste, aurrekontu barik hainbeste denporan gobernuan jarraitu izanagaitik: “Ez dot uste bere adierazpenek eraginik eukiko dabenik. Dana dala, eukitekotan, boto gehiago jasoko ditu Alderdi Sozialistak. Personalki, pena emoten deust azken urteetan Gonzalezek eukindako deribak“.

Euskadin emoten dau lehian ibiliko dala PSE Bizkaian eta Araban, batez be: “Dirudienez, EH Bildu eta geure arteko burruka dago lehen indarra izateko. Gogoratuko dogu Alderdi Sozialistak hauteskunde orokorrak irabazi ebazala Euskadin 2023an. Euskal herritarren interes nagusia Pedro Sanchez gobernuko presidente izaten jarraitzea da“. Ganera, etxebizitza arloak garrantzia hartu dau hauteskunde honeetan: “Gaur bertan, Ministro Kontseiluak bankuen gaineko zergaren luzapena onartuko dau. Zerga honegaz 1.400 milioi euro lortzea espero dogu, etxebizitza politiketara bideratzeko“. Pentsinoen inguruko eztabaidea be hor dago, eta Blasik bere alderdiak esparru honetan egindako lana gogorarazo deusku. Amaitzeko, migrazino arloan zentrau da Blasi. Izan be, egunotan migratzaile ugari dabil Kanariar Uharteetara heltzen, Hierrora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00