Publikotasuna, euskerea, aniztasuna eta kohesinoa izango dira ardatz

Publikoa Ai Do! leloa aukeratu dabe aurten

31. Euskal Eskola Publikoaren Jaia Ordizian

Euskal Eskola Publikoaren jaia Ordizian / EHIGE - Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa

Euskal Eskola Publikoaren 31. jaia egingo da Ordizian bagilaren 2an. Publikoa Ai Do! leloa aukeratu dabe Ordizian bertan erabiltzen dan esaerea dalako. Euskal Herriko Gurasoen Alkartetik, Lurdes Imazek aipatu dau komunidade handi eta indartsua dagoala Ordizian eta eurek eskatu ebela bertan ospatzea 2024ko jaia. Lau ardatz izango dira: publikotasuna, euskerea, aniztasuna eta kohesinoa. Horreen inguruan antolatu dabez ekintza guztiak.

Lau gune

Esan behar, Ordizian ospatuko dan jai handiaren aurretik, urtean zehar ekintza ugari egin direla. Azkena maiatzaren 15ean izan zan. “Munduketariak” ikuskizuna eskeini zan. Ipuin marraztu eta musikatua sortu dabe Maddi Oihenart eta Joserra Senperenak. Ordiziako jai bitartean bagilaren 1ean arratsaldez hasiko da. Goitiberak izango dira hasteko eta ostean Burrunbazale txaranga, Esanezin eta Etxepe taldeak. Domekan barriz, lau gune egongo dira; Plaza Nagusian, Barrena parkean, Pilotalekuan eta Jose Miguel Barandiaran plazan. Danetariko ekitaldiak izango dira;Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Goxua’n Salsa, Ohian Vega, antzerkia, ipuin kontalariak, kirolak…Horrez gain, Ikas-Bi, Euskadiko gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundea, Euskal Herrian Euskaraz eta Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak euren estanak eukiko dabez. Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko gomendioa emon dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude