Pelotari guztien zorigaiztoa eskuko mina izaten da. Denboraldian zehar pelotariek eskuetatik asko sufritzen dabe, eta askotan, partidu batzuetan deskantsua hartu behar izaten dabe eskuetako mina sendatzeko. Gaitz honen aurrean, Mikel Estrada Unamunzagak Masterreko lana burutu eban. Amaierako lana esku pilotako takoen inguruan egin eban. Bere helburua, tako barri batzuk sortzea zan, pelotariek ahalik eta gutxien sufritzeko eskuetatik, eta posible bazan, minik ez sufritzeko.
Lana hain ona izan zan, beste enpresa eta pertsona batzuen laguntzeagaz, Mikel Estradaren takoek profesionaletara egin ebela salto. Kasurik ezagunena Dariorena izan da. Gaur egun Banakako txapelketako finalerdietan dagoan pelotaria izan zan lehenengotarikoa tako berezi honeek erabiltzen. Emaitza oso ona izan zan eta pelota munduan zabaltzen hasi zan Estradaren lana. Trinketean be erabiltzen dira, baina aurrerapausua amateurretan eta gaztetxoenetan emon zan. Pelota munduan lehen pausuak emoten dabezan gazteek gehiago disfrutatzen dabe tako berezi honekaz.
Mikel Estradak pelotari bakoitzari pertsonalizatzen deutsoz takoak, eta oraindik materiala eta sistema hobetzeko pausuak emoten dabil. Geugaz izandako solasaldian, udarako albiste barriak egongo dirala aitortu deusku. Entzun elkarrizketa osorik.
