Planik plan 02x20: astegoieneko planak Bizkaian

Planik plan 02x20: astegoieneko planak Bizkaian

40 Minutu Rock jaialdia, ‘Ni ta nitarrak’ eta Ruper Ordorika izango doguz Bizkaian

Iholdi Beristain / Bizkaia Irratia

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Zapatuan, Durangon egun osoko 40 Minutu Rock jaialdia nabarmenduko dogu, eta gaueko kontzertuak; antzerkia be izango da han-hemenka, eta Errigoitin bertso bazkaria. Domekan, eguerdiko eta arratsaldeko kontzertu izango doguz, eta umeentzako zein helduentzako antzezlanak Bizkaiko hainbat herritan.

Barikua

Astegoienari hasiera emoteko, barikuan musikea izango da protagonista nagusia: Pendas por la ley eta Kalerizo Bilbon, D8 Sorkuntza Faktorian; Kepler 1 eta Dale Kaligula Bilborocken; Eladio y Los Seres Queridos Bilboko Cotton Cluben; Ruper Ordorika Durangoko Plateruenean. Antzerkigintzari jagokonez, Zaintzaren Dantza Iurretan, eta Nor naizen baneki Zornotzan. Eta bertsolaritza hitzordua, Busturialdeko Bertsolari Txapelketako kanporaketea Arratzun.

Zapatua

Zapatua be indartsu dator, eta gainera, egun guztian zehar 40 Minutu Rock jaialdia izango dogu Durangoko Landako gunean. Bestelako kontzertuei begira, Galder Gernika-Lumon, Abraham Cupeiro Bilboko Campos Eliseos antzokian eta No Konforme Bilboko D8 Sorkuntza Faktorian. Antzezlanei jagokonez, Ni ta nitarrak Lemoan. Eta bertso bazkaria, barriz, Errigoitin.

Domeka

Domekan, astegoiena ixteko, kontzertuen artean Bihozkadak Euskalduna jauregian, eta antzerkilanei jagokonez, Bazen behin… Basaurin, Mute…eta hegan! Santurtzin eta Moko, Indalecio Bizkarrondo ‘Bilintx’ Arrigorriagan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00