2016. urteko filmea antzokira eroan dabe

Basauriko Social Antzokian izango da gaur estreinaldia

‘7 urte’ euskeraz antzokietan

'7 urte' antzezlana / Bizkaia Irratia

Vidania antzerki taldeak 7 urte antzezlana estreinauko dau gaur Basaurin. Konpainia honen bigarren lana da. Aurretik, 2016. urtean, Roger Gual zinegile kataluniarrak egin eban izen bereko filmea antzokira dakarre. Daniel Veronesek eroan eban lehenengo antzokietara, filmea estreinatu eta urte bira, eta gaur, euskeraz eskeiniko dabe. Jose Luis Aranburu Txilikuk euskeratu dau. Thriller bat da 7 urte. Enpresa bateko lau bazkideak dira protagonista. Jon Olivares, Iñigo Gastesi, Dorleta Urretabizkaia eta Aitor Beltran aktoreak izango dira enpresaburuak. Euren lan orduetatik kanpo batzartzen dira bulegoan eta kontua da orduak falta direla polizia bertaratu eta guztiak atxilotzeko. Iruzur fiskala egin izana leporatzen deutsie eta 7 urteko kartzela zigorra agindu leikie euren kontra. Bosgarren aktore bat be badago, Kandido Uranga. Honek, bitartekariarena egingo dau. Agurtzane Intxaurraga da zuzendaria. Zumaian, ikastetxe bitako ikasleen eskeini eutsen aurretik eta bertan ikusitako erreakzinoa kontuan hartuta, Intxaurragak dino, publikoa nahi barik bihurtzen dauala antzezlanak, istorioaren epai.

Xakea eta musikea

Pelikulan ez bezala, antzezlanean, xake taula baten ganean egongo dira aktoreak. Joko honen garrantzia azpimarratu dau zuzendariak. Zuria eta baltza koloreak dira nagusi. Filmeagaz alderatuta, bestalde, antzezlanean musikea sartu dabe. Pianoa eta saxofoia entzungo dira. 7 urte gaur ikusi ahal izango da lehenengoz Basauriko Social Antzokian iluntzeko zortziretan. Zezeilaren 21ean Bergaran eskeiniko dabe, 27an Bermeon eta martiaren 29an Hondarribian. Intxaurragak esan dauanez, udabarrian emonaldi gehiago izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00