Euskaltzaindiak euskerazko "streaming" plataforma bat beharrezkoa dala esan dau

"Euskal Filologia bere horretan mantendu dagiala eskatu deutsagu Pedro Sanchezi" zehaztu dau Euskaltzaindiko buruak

A. Urrutia: “Epaileakaz hizkuntza eskakizunei buruzko sentsibilizazino kanpaina egin behar da”

Andres Urrutia (Euskaltzaindia) / Bizkaia Irratia

Euskera eskakizunen kontrako epaiak bat baino gehiago izan dira azken aldian. Hainbat lanpostutan euskera eskakizuna deusestatzeko epaiak ohikoak izan dira azken hilabeteetan, eta horrek ardurea eragin dau. Andres Urrutia Euskaltzainburuari gai honetaz itaunduta, formazinoa aitatu deusku, epaileek izan beharko leukien formazinoa.

Euskal Filologia bere horretan mantentzeko eskatu deutso Euskaltzaindiak Espainiako gobernuari. Euskal Filologia Hizkuntza Modernoen eta Filologia Hispanikoaren barruan sartzeak ez dauka inolako justifikazinorik eta ulertezina da Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan. Hilaren hasieran eskutitza bialdu eutson Euskaltzaindiak Espainiako gobernuburuari.

Euskerazko “streaming” plataforma baten beharraz eta Miren Agur Meabe zein Patxi Goenagaz euskaltzainen izendapenez be berba egin dogu luze eta zabal Andres Urrutiagaz gaur Goizeko Izarretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00