Oier Mendizabal Abadiñoko tiratzaileagaz egin dogu berba, 23tik beherakoetan, urrea lortu eta gero

Abadiñok urrea lortu dau gizonetan eta mistoan bakarrik, eta emakumeetan, Berriozarregaz batera

Abadiñok 3 urre lortu ditu Munduko Sokatira Txapelketan

Abadiño, 23tik Beherako Munduko Txapelketan / Bizkaia Irratia

Abadiñok talde gaztea dauka sokatiran. Gaztea eta ona. Izan be, 23 urtetik beherako Munduko Txapelketan 3 urrezko domina lortu ditu. Gizonetan eta mistoan, bakarka. Emakumeetan, Berriozarregaz taldea eginik. Abadiñorentzat garaipen handia da. Halan aitortu dau Oier Mendizabal tiratzaileetako batek. Ipar Irlandan dala egin dogu beragaz berba. Pozik egoan. Gehiago ezin dala eskatu be esan deusku.

Nagusietan be talde oso gaztea dauka Abadiñok. Dominarik ezin izan dabe lortu, baina oso pozik dagoz egindakoagaz. Asier Iturriagaetxebarriak halan esan deusku. Munduko Txapelketetan, Euskal taldeek 5 urrezko domina lortu ditue klubeka. Bizkaira itzulita, Gaztedik zidarra lortu dau 560 kiloan, gizonetan. Barikutik domekara, herrialdekako txapelketak jokatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular