10 eta 16 urte arteko neska-mutilek hartu leikie parte

Urriaren 31ra bitarteko epea dago lanak aurkezteko

Abian da Arnasetik izeneko bideo-sormen lehiaketea

Arnasetik bideo-sormen lehiaketea / Arnasa Gara

Abian da Arnasetik lehiaketea. Euskerearen arnasguneetako 10 eta 16 urte artekoek hartu leikie parte bideo-sormen lehiaketa honetan. Uemak, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak alkarregaz antolatutako egitasmoa da. Laugarrenez egingo da aurten. Urtez urte, gero eta parte hartzaile gehiago izan dauz. Igaz, 260 lan aurkeztu ziran eta lau mila bozka baino gehiago jaso ebezan. Uematik, Gari Berasaluze komunikazino teknikariak esan deusku euskerarentzat arnasgune diran herriak aitortzea erabagi ebela 2019. urtean. Arnasa Gara sortu eben orduan. Horren barruan sartzen da orain Arnasetik bideo-sormen lehiaketea.

Hiru kategoria

10 eta 16 urte arteko neska-mutilek hartu leikie parte lehiaketan. Hiru kategoria dagoz eta bakotxean gai bat. LH5 eta 6. mailakoek guraso edo aiton-amonen esamoldeak bilatu beharko dabez. DBH1 eta 2. mailakoak, casting batera aurkeztu beharko dira. Azkenik DBH3 eta 4. mailakoek herriminaz sortu beharko dabez bideoak. Lanak urriaren 31ra orduko aurkeztu behar dira. www.arnasagara.eus atarian dago informazino guztia. Gari Berasaluzek eskolen parte-hartzea goraipatu dau. Herri desbardinetako eskola eta irakasleak asko inpliketan direla esan deusku. Sari banaketea Leitzan egingo da zemendiaren 27an. Hiru sari emongo dira, publikoarena eta Leitzako Udalak herriko bideorik onena sarituko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00