Jone Ozerinjauregi BAMeko zuzendari barria da

800 ikasle inguruk hasi dabe ikasturtea BAM Irakasleen Unibertsidade Eskolan

Jone Ozerinjauregi: “Gizartea gelara sartzeko apostua egiten dogu, hori bada gure markea”

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsidade Eskolea 1948.urtean sortu zan. Derioko Seminarioan egon zan 1973tik 1993ra bitartean, eta horregaitik “Derioko Eskola” moduan izan zan ezaguna. 1993-1994.ikasturtean Bilboko Barrainkua kalera leku aldatu eben. Gaur egun behin-behineko egoitza dauka Derioko Seminarioan, Bilboko Eleizbarrutiaren eraikin barriaren lanak amaitu arte.

BAMek bizirik eusten deutse berezko daukazan bere izatearen oinarri bereizgarri nagusiei. Batetik kristau izatea, eta bestetik Euskal Herriaren ezaugarri kulturaletatik abiatuz, edozein gizarte demokratiko bereizten daben aniztasun zientifiko, politiko eta soziala bultzatuko daben irakasleak prestatzea. Lehen Hezkuntzako Gradua, Haur Hezkuntzako Gradua, eta Gradu Bikotxa Haur eta Lehen Hezkuntzan eskaintzen dabez.

Jone Ozerinjauregi da BAMeko zuzendari barria. Euskal Filologian lizentziaduna, Hizkuntzaren Didaktikearen arloan garatu izan dau bere irakaskuntza eta ikerkuntza jarduera be bai. Azken lau urteetan Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsidade Eskolako zuzendariordea izan da, eta hemendik aurrera Santi Larrañagaren lekua hartuko dau zuzendari karguan. Lau Haizetara irratsaioan izan gara beragaz berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular