Ermuan, Atxondoko Arrazolan eta Izurtzan lehenengoz aurten

Sei saio izango dira Durangaldean

Abian da IV. Uztabarritze bertso zirkuitua

Uztabarritzen bertso zirkuitua Durangaldean / Bizkaia Irratia

Durangaldea Uztabarritzen bertso zirkuituaren IV. edizinoa hasi da. Elorrion izan zan lehen saioa apirilaren 13an. Aroa Arrizubieta, Bittor Salterain, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia aritu ziran Elorrioko Gaztetxean. Durangaldeko Bertso Eskolea da antolatzailea. Bertatik, Igor Galarzak esan deusku oso ondo joan zala lehen saio hau. Bertso eskolako bertsolari eta gai-jartzaileen plazaratzea bultzatzea da ekimen honen helburua. Bertsolaritza Durangaldeko herri guztietara hedatzea be bai.

Saioak

Sei herritan izango dira saioak. Durangaldeko 17 bertsolari eta zazpi bertsolari gonbidatu arituko dira. Gai-jartzaileak be Durangaldekoak izango dira. Ermuan, Atxondoko Arrazolan eta Izurtzan, lehenengoz arituko dira aurten. Janire Arrizabalaga, Amets Arzallus, Gorka Lazkano eta Igor Galarza arituko dira Otxandion egingo dan hurrengo saioan. Izurtzan, Oihana Iguaran, Bittor Altube, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Unai Iturriaga arituko dira. Ermuan, Irune Basagoiti, Aitor Bizkarra, Araitz Katarain eta Andoni Egaña. Arrazolan, Iruri Altzerreka, Erika Lagoma, Ander Elorriaga eta Julio Soto entzun ahal izango dira eta Zaldibarren, Ixone Asategi, Onintza Enbeita, Gorka Pagonabarraga eta Igor Elortza. Saio guztiak doakoak izango dira eta arratsaldez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular