Salbuespen egoera honetan urte bete terdi egin geinkela dino

Amaia Antxustegi Gizarte Ekintza arloko foru diputadua izan da Bizkaia Irratian

Adin txikiko atzerritarrak hartzeko baliabideak mugan

Amaia Antxustegi Gizarte Ekintza arloko foru diputadua / Bizkaia Irratia

Bizkaira bakarrik heltzen diran adin txikiko atzerritarrak hartzeko baliabideak muga- mugan dagoz, sistemeak tentsionauta jarraitzen dau Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputaduaren esanetan. Salbuespen egoera honetan, urte bete terdi inguruan bizi ahal gara. Bizkaiak kontingentzia plan bat eskatu deutso Espainiako Gobernuari, krisi humanitario honen aurrean, arreta egokia emon ahal izateko.

Hainbat gairen ingurukoak azaldu deuskuz Antxustegi foru diputaduak. EtxeTIC zentroen gainean, Basaurin zabaldu barri dala azkena. Harrera familiak dirala eta,  azken kanpainak erantzun  ona izan dauela.  Gaur egun, 253 harrera familia dagoz Bizkaian eta azken kanpainari esker, astebetean 18 dei izan ebezan harrera familia izateko. 533 adin txikiko dagoz Foru Aldundiaren menpe. Eta horreetatik 40 inguru 0 eta 6 urte artekoak dira.

Bagilaren erdialdean Bizkaiko Foru Aldundiak mendekotasuna prebenitzeko eta autonomia pertsonala komunidadean sustatzeko Bizkiko Itunaren barri emon eban. Erronka, mendekotasun- egoerei erantzutea da, baina ez hori bakarrik. Holako egoerak gure bizitzetara ahalik eta beranduen heltzea be bada, eta heltzen diranean komuniddean bizitzen jarraitu ahal izatea, behintzat, hori erreztea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00