Bizkaiko 30 suhiltzailek Valentziara urten eben atzo. Gaur bertan Valentziako probintzian lanean hasi dira BFAko 17 suhiltzaile eta Bilboko udaleko hamairu. Suhiltzaileek erreskate lanetarako eta lekuak urez hutsituteko materiala eroan dabe. Kamioiak, bateriak, ura atarateko 44 gailu, generadoreak eta hainbat ibilgailu tarteko.
Errepideak garbitu, ura atara eta gorpuak erreskatauko dabez. “Bizkaiko suhiltzaileak Alfafarren eta Masanasan gaur goizean hasi dira lanean. Valentziako probintzian biziten dabilzan egoerea guztiz neurriz kanpokoa da” esan deusku Ager Izagirrek, BFAko Administrazino Publikorako foru diputaduak gaur Goizeko Izarretan.
Atzo esan eutsen ze herritan egongo diran lanean eta gaur goizean hasi dira. Bizkaiko parkeetako 17 suhiltzaile dagoz eta Bilboko Udaleko 13, baina Gipuzkoa, Araba eta Nafarroatik be joan dira. Luzarorako beharko dabe laguntzea eta Izagirreren berbetan koordinazinoa beharrezkoa izango da. Boluntarioen Euskadiko Kontseilua gaur batzartuko da hango erakundeakaz alkarlanean jarduteko asmoz.