Iñaki Lagos eta Luis Artola Bilboko Musika Kontserbatorioko irakasleak 2026ko zezeilean joan ziran Ramallarah-ra, palestinar ume eta gazteakaz lan egiten dauan Al Kamandjâti alkartearen lana ezagutzeko. Musikearen bidez, kulturari eta identidadeari eustea eta umeei itxaropena eskaintzea da proiektu honen helburua.
Iñaki Lagos eta Luis Artola irakasleek Lau Haizetara saioan azaldu dabenez, bertan ikusitakoak euren hasierako asmoa aldatu eban. Laguntzera joan baziran be, Palestinako musikarien lana eta musikak egoera gatxetan daukan garrantzia ezagutu eben. Ume eta gazteentzako musikea sorkuntza eta adierazpenerako bidea da, eta euren nortasuna eta itxaropena indartzen laguntzen deutse.
Esperientzia Euskal Herrian zabaltzeko, Al Kamandjâti dokumentala sortu eben Aitor Gisasolagaz batera. Dokumentalaren eta hitzaldien bidez, Palestinako errealidadea eta hango kultura ezagutarazi gura dabez. Irailaren 25ean, Gorlizen, hitzaldia emongo dabe. Otxandion eta Urdulizen be beste saio batzuk antolatzekotan dabilz.
