Usansolo estaduko tokiko erakundeen zerrendan erregistrau dabe

"Kudeaketa batzordea 2027ra arte Usansoloko gobernu taldea izango da" esan dau Aizpuruak

Agustin Aizpurua: “Usansoloko lehenengo alkatea deitu ahal nauzue”

Agustin Aizpurua (Usansoloko batzordeko burua) / RTVE

Usansolok udalerri independente lez normaltasunez jardun ahalko dau. Espainiako Gobernuak ipinitako azken oztopoa bertan behera geratu ostean, Bizkaiko 113garren udalak beste udalerrien antzera funtzionau ahalko dau. Aurreko astean Estaduko Abogadutzak Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiari epaitegietan jarritako helegitea kendu eta biharamunean Usansolo estaduko tokian-tokiko erakundeen zerrendan inskribau eben eta beraz, Usansolok erabateko argi berdea eukiko dau ohiko udalerri baten antzera jarduteko. Gaur Goizeko Izarretan saioan Agustin Aizpurua Usansoloko Kudeaketa Batzordeko burua alkarrizketatu dogu.

“Kudeaketa Batzordea 2027ra arte Usansoloko gobernu taldea izango da” esan dau Aizpuruak. Honegaz batera BFAk, Galdakaoko udala eta Usansoloko Kudeaketa Batzordea partaide eukiko dauzen Arbitraje Batzordea egongo da. Azken honetan zerbitzuen eskualdetzeei buruzko datak, aurrekontuak eta baliabideak adostuko dira. “Usansoloko lehen alkatea deitu ahal nauzue” esan deusku Aizpuruak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00