Gaur musikaren inguruan, edo hobeto esanda, soinuaren inguruan berba egin dogu. Antzinako eta abangoardiako soinuak konplexu barik besarkatzen dira, antzinako musika tresna eta gailu modernoak menperatzen dauzan artista argi eta adoretsu honi esker. Amorantek Ez Dot Amaitu disko barria aurkeztu dau, eta Iban Urizar geure estudiora hurreratu da. Prisa bako eta patxadazko solasaldi interesgarri eta sakona izan dogu beragaz.
