Beñat Gerenabarrenari bizimodua goitik behera aldatu jako urtebeteren buruan. Igazko udan itxita joan zan bigarren mailako Castello taldera. Bertan denporaldi bikaina egin ostean, Athleticera itzuli da eta leku bat lortu dau Edin Terzicen hamaikakoan. Jokalari lekeitiarra ezin pozago dago eta konfiantza handia dauka taldean. Gerenabarrena seguru dago emaitza onak etorriko dirala, denporaldi hasierean nahi bezain ona izan ez dala aitortu arren.
Lekeitiar bete betekoa da, itsasoa eta mendia buztartzen dauzen familiako semea. Lekeitioko hondartzetan hasi zan jokatzen eta handik Ondarroako Aurrerara joan zan, Lezamarako bidea hartu aurretik. Harreman ona dauka taldekideekaz baina bereziki goraipatu egiten dau Iñigo Ruiz de Galarreta. Taldekide eredugarria dala dino eta eskertu egiten dau eibartarrak emon deutson laguntzea. Euskerea da bere ama hizkuntzea eta gogoan ditu Lezamara iritsi zaneko uneak. “Urduritu egiten nintzan batzarretan ez nebalako gaztelerea ondo ulertzen”. Oso gustora egon gara beragaz berbetan Lezaman.
