Adimen Artifiziala erabiltzen ikasteko eta daukazan arriskuak ezagutzeko kurtsoa da

Koldo Bilbao Sasoiko proiektuaren arduradunak eta Jose Luis Eguren ikasleak kurtsoaren esperientzia kontau deuskue

Adimen Artifizialaren inguruko kurtsoa BBK Sasoiko eta Deustuko Unibertsidadearen eskutik

Jose Luis Eguren Adimen Artifizialaren inguruan Sasoikok eskeini dauan kurtsoko ikasleak bere esperientzia kontau deusku / Bizkaia Irratia

BBK Sasoiko proiektua nagusien produkzio etapa zabaldu eta gaur egun daukiezan oztopoak gainditzen laguntzeko ideiagaz sortu zan. Ez dabe edadea begiratzen, bakarrik ikasteko gogoakaz hurreratzea eskatzen dabe. Mota askotako kurtso eta tailerrak eskeintzen dabez: fake news, arte, inprobisazino edo zineagaz zerikusia daukienak, adibidez. Kurtsoa hasi aurretik ez da ezebez jakin behar gaiari buruz, gai barriak ikasi eta trebatzeko gogoa eukiteagaz nahikoa da.

Sasoiko proiektuaren barnean Adimen Artifiziala erabiltzen ikasteko kurtso bat sortu dabe Deustuko Unibertsidadeagaz batera. Kurtso honetan Deustuko Unibertsidadean laugarren mailan dagozan ikasle batzuek beka bat lortu dabe irakasle moduan klaseak emoteko.

BBK Sasoiko zer dan eta konkretuki Adimen Artifizialaren inguruan eskeini daben kurtsoa ezagutzeko, BBKak Bilboko Alde Zaharreko Ronda kalean daukan egoitzara hurreratu gara. Hantxe Koldo Bilbao Sasoiko proiektuko arduradunagaz eta Jose Luis Eguren Adimen Artifizialaren inguruan eskeini daben kurtsoko ikasleagaz berba egin dogu. “Ikasleek kurtsoan ikasi dabena gai sozial baten inguruko proiektu bat praktikan jarri beharko dabe urte amaierean, jaso dabena gizarteari itzulketa bat egiteko” azpimarratu dau Koldo Bilbaok. Jose Luis Egurenek kurtsoa oso interesgarria iruditu jakola esan deusku eta “Adimen Artifiziala zer dan eta daukazan arriskuak ezagutu beharko doguz danok” adierazo dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular