‘Ahanzturaren kontra: frankismoaren biktimak eta Mendebaldeko Sahara’ jardunaldia ospatu da gaur Bilboko Itsasmuseum-en. Jardunaldiak erakunde sozialak, komunidade akademikoa, instituzinoak eta alderdi politikoak motibatu gura izan ditu saharar herriaren egia argitzen eta justiziaren bilaketan sakontzen jarraitu dagien.
Jardunaldia Hegoa Institutuak, Euskal Fondoak eta Euskadiko Saharar Ordezkaritzak antolatu dabe. Irantzu Mendia Hegoa Institutuko zuzendariak esan deuskunez Espainiak, Marokok eta Mauritaniak Madrilgo Hiru Aldeko Akordioa sinatu ebenetik 50 urte bete diranean egin dabe jardunaldia.
Ganera, Sahararrak: frankismoaren eta postfrankismoaren beste biktimak. Memoria, memoriarik eza eta Espainiako Estatuaren erantzukizunak liburua aurkeztu da gaurko egunean. Mendiak Abdeslam Aomar autoreak egindako lana nabarmendu dau. Liburuak Espainiaren eta Mendebaldeko Sahararen harremana analizatzen dau kolonialismoaren ikuspuntutik eta sahararrek diktadura frankistaren aldian pairatutako giza eskubideen eta nazinoarteko zuzenbidearen urraketak aztertzen ditu.
