2020tik itxita egon ostean Plateruena Kafe Antzokia martiaren 3an zabalduko dabe

Bi urtez itxita egon ostean Durangoko udalak hartu dau Plateruena Kafe Antzokia kudeatzeko ardurea

Ahotsenea orain, laster Plateruena barria

Ane Abanzabalegi (Durangoko udaleko Kultura zinegotzia) / Bizkaia Irratia

Gaur, zapatuz, Durangoko Azokan, Ahotseneak antolatuta Plateruenan Pasadena, Peru Galbete edo Esti Markezen zuzenekoez gozatu ahalko da. Azokaren ostean Durangoko udalak gabon aurreko ekitaldi batzuk iragarri dauz eta martitik aurrera kultur programazino iraunkorra jarriko dabe martxan. Loraldi horrek Plateruenak bi urtez jasandako lehorteari amaierea emongo deutso.

Durangoko Plateruena Kafe Antzokia martiaren 3an zabalduko dabe eta orain arte San Agustin Kulturgunean ibilitako Maider Larrañagak gidatuko dau antzokiaren ibilbide barria. Gidaritza horren norabidean ekarpenak egiteko kultur-mahai bat osatuko dala aurreratu euskun astelehenean Goizeko Izarretan alkarrizketatu genduan Ane Abanzabalegik, Durangoko udaleko Kultura zinegotziak.  Udaletik 313mila euroko partidea bideratuko dabe Plateruena finantzetako eta beste diru iturri batzuk lortzen ahaleginduko dira. Kultur eskaintza adosteko mahai bat eratuko dabe, eta mahai horretan erantzukizunez, edonork parte hartu ahalko dau. Kultur eskaintzeagaz buru belarri dabilz, eta taberna edo jatetxearen ganean ez dabe ezer erabagi. Hiru helburu nagusi bete gureko leukiez Plateruena Kafe Antzokiagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00