Urkiolan egin zan diskoaren aurkezpena bagilaren 13 eta 14an

Dantzarako moduko 12 pieza eskaintzen dauz

20 urte beteta ‘Zeu’ diskoa kaleratu dau Aiko taldeak

Sabin Bikandi, Aiko taldeko kidea erromeria baten / Aiko Taldea

Aiko taldeak 20 urte bete dauz. Zeu izeneko diskoa kaleratu dabe urteurrena ospatzeko. Urkiolan egin zan disko barriaren aurkezpena aurreko astegoienean, San Antonio egunean eta honen errepetiziñoan. Hainbat lagun batu zan antolatutako entzunaldian. 2006. urtean sortu zan Aiko taldea. Euskal musika eta dantza tradizionalaren transmisinoan, ikerketan, sorkuntzan eta sozializazinoan aritu dira ordutik. Erromeriak, ikastaroak, dokumentalak, argitalpenak eta diskoak sortu dabez, besteak beste. Hogei urteko ibilbidea positiboa dala esan deusku Aiko taldeko Sabin Bikandik. Ingurua zeozer eraldatu dala azpimarratu dau. Aiko sortu zan momentuan holango talde baten beharra egoala esan deusku Sabin Bikandik. 20 urteko ibilbidea eginda, erreferente bihurtu direla esan daiteke. Ikusten daben hutsunetariko bat, unibertsidadean dago. Bikandik dino, unibertsidadean be dantzea sartu beharko litzatekeela.

Disko berezia

Zeu diskoa, Alvaro Garcia eta Sabin Bikandiren artean sortu da. Hamabi pieza daukaz, dantzarako modukoak danak. Pandemian hasi ziran sortzen eta bidea luzea izan dan arren, diskoa, berezia da Bikandiren esanetan. Pozik dagoz emaitzea ikusita. Zeu diskoa aurkeztuta, hileon, Arratiako Ondare Astegoiena antolatu dau Aikok Areatzan, Areatzako Udalagaz alkarlanean. Lehenengoz egingo da eta asmoa urtero errepikatzea da. Dantzea izango da nagusi baina, bertsolaritza edo kantuari eskaintzea be aurreikusten dabe hurrengo edizinoetan. Bagilaren 27 eta 28an egingo da Arratiako Ondare Astegoiena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00