AIKO dantzaguneak dantzatzeko emozinoa deskubritzeko tailerrak eskeini dauz Aste Nagusiko jai-eremuetan

Zarataz, Askapeña, Altxaporrue eta Trikimailun izango dira

AIKO taldea dantza tradizionaleko tailerrak eta erromeriak eskeintzen dabil Aste Nagusian

AIKO taldea dantza poteoan / AIKO taldea

AIKO Taldeak ekimen barri bat iragarri dau Aste Nagusian parte hartzea sustatzeko dantza tradizionalaren bidez, Bilboko Konpartsekin lankidetzan. Programa berezi bat Bizkaiko urriburuko jaien asterako: AIKO Dantzagunea, dantza herrikoien tailerrak txosnetan, egunero 13:30ean; tradizinoa bihurtu dan Dantzapoteoa Alde Zaharrean eta erromeria handi bat barikuan Arriagako plazan.

AIKO Dantzagunea

Danok dakigu dantzan, gure gorputzari dantza egiten itzi besterik ez dogu egin behar, eta horretarako, AIKO Taldeak AIKO Dantzagunea antolatu dau, Aste Nagusian dantzatzeko esperientzia partekatzeko gunea/tailerra. Jarduera abuztuaren 21etik 24ra bitartean egingo da Areatzako hainbat txosnatan, egunero 13: 30etan.

AIKO Dantzapoteoa

Eguazteneko jarduerak 13:30ean hasiko dira AIKO Dantzagunearekin Altxaporrue konpartsaren txosnan, eta ondoren, aspalditik Aste Nagusian ospatzen dan AIKO Taldearen Dantzapoteoari hasierea emongo jako. Dantzapoteoan, AIKOko musikari taldeak lagunduta, bere soinu mugikorreko ekipoarekin, lagunen artean abestu eta dantzatzen da Alde Zaharreko tabernatik tabernara.

AIKO Erromeria

Eta barikuan, Aste Nagusiko egun handian, 19:00etan, erromeria Arriaga plazan. Ikastea eta dantzan hastea garrantzitsua bada, garrantzitsua da horretarako aukera eta espazio egokiak izatea, horregatik, AIKOk tradizinozko dantza modu barri batean bizitzeko aukera eskaini nahi deusku. Zuzeneko musika, bereziki dantzarako egina, eta dantzaz gozatu ahal izateko zenbait argipide. Azalpenak, argibideak eta koreografia errazak, dantza barrutik ezagutzeko eta beste era batera ulertzeko eta bizitzeko.

Patxi Laborda eta Sabin Bikandi AIKOren sortzaileen iritziz, dantzatzea edozein adinetan jarduera fisiko osasungarria da, egoera kardiobaskularra eta orekaren zentzua hobetzen dauz, eta narriadura kognitiboa atzeratzen dau, harreman sozialak bultzatzeaz gain. Hori dela eta, AIKO Taldeko kolektiboa 2006. urtetik ari da lanean dantza aikoeskolaren bidez zabaltzeko, astero Euskal Herriko hainbat tokitan eskolak emonez, eta astelehen arratsaldero Bilboko Campos Antzokian. Horrez gain, dantza tradizionaleko lehen eskola digitala jarri dau martxan: www.aikoeskola.eus.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular