Gaur gure Zientzia tartean Estitxu Txurruka EHUko Itsas Biologiako irakasleak gai interesgarri eta oso kurioso bat ekarri deusku. Aingirari buruz egin dogu berba Aupa Bizkaia programan. Gure inguruan oso ezaguna dan arren, orain dala oso gitxira arte ezjakintasun handia egoan bere inguruan.
Harrigarriena da, itxuraz arrunta dan animali honen atzean, biologiako istorio harrigarrienetako bat ezkutatzen dala. Bi mila urtez gizakiok aingirekaz bizi izan gara, baina benetan nondik heltzen ziran jakin barik. Ez arrantzaleek, ez naturalistek, ezta zientzialariek be ez ebezan inoiz euren arrautzak aurkitzen. Inork ez eban aingirarik ugaltzen ikusten. Zelan ugaltzen zan ur gezetan eta Europako mahaietan hain ugaria zan animalia? Erantzuna Estitxu Txurrukak emon deusku eta harrigarria da. Ainguraren inguruko hainbat kuriosidade be kontau deuskuz.
