Trafiko murrizketen gainetik, jenteak tourreko etapeagaz ondo pasetea gura dau Zornotzako alkateak

Dana ondo joateko lan ugari egin dabe

Ainhoa Salterain: “Jenteak txirrindularitzeagaz disfrutetea gura dogu”

Ainhoa Salterain / Bizkaia Irratia

Amorebieta Etxanotik abiatuko da Frantziako Tourreko gaurko etapea. Ainhoa Salterain alkateak esan deusku lan asko egin dabela danak ondo urteteko eta inplikazino handia egon dala.

Trafiko aldetik eragingo ditu gorabeherak etapeak, baina horren gainetik jenteak ondo pasetea eta disfrutetea gura dau berak, horixe dalako helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular