Bihartik abenduaren 10era bitartean ehundaka ikusle batuko dauz Mendi Filmek

14 euskal ekoizpenen estreinaldia BBK Mendi Film jaialdian

Aitor Elduaien: “Mendi Film erakusleiho eta proiekzino gune bihurtu da”

Aitor Elduaien (Mendi Filmeko komunikazino burua) / Bizkaia Irratia

Mendiko zine jaialdiaren hamaseigarren edizinoa abenduaren 8tik 17ra bitartean izango da Bilbon. Aitor Elduaienek jaialdiari buruzko azalpen guztiak emon deuksuz “Goizeko Izarretan” saioan. Bilboko Euskalduna Jauregian, BBK Aretoan eta Alondegiko Golem zinemetan. Aurton 57 film proiektauko dira, Europa, Ipar Amerika, Asia eta Ozeaniako hamabost herrialde ordezkatuz.

Lan horietatik 51k Sail Ofizialean parte hartuko dabe, eta jaialdiko sari ofizialetarako hautagaiak izango dira. Guztira 14 euskal ekoizpen dagoz, eta horreetatik hamabi estreinauko dira. Besteak beste, Luis Arrietaren 212 mountains, Ekhi Alderen Canto rodado, Aner Etxebarria eta Pablo Vidalen Hermelinda y Diandra. Gainera, nazinoarteko 17 estreinaldi egongo dira.

Pelikulez gain, hiru erakusketa eta lau berbaldi be izango dira. Ganera, Edurne Pasabanek WOP Mendi Film saria jasoko dau. Mendiko zine industriaren inguruko jardunaldi bat be antolatu da aurtengo edizinoan, sektorean lan egiten daben profesionalei eta industria horretan murgildu gura daben zaleei zuzendua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular