Himalaya, Alpeak, Dolomitak, Andeak... protagonista aurtongo Mendi Film jaialdian

Abenduaren 6tik15era bitartean 49 film ikusgai BBK Mendi Film Bilbao Bizkaian

Aitor Elduaien: “Mendiak arnasa, inspirazinoa eta baretasuna emoten deusku”

Aitor Elduaien (Mendi Filmeko komunikazino burua) / Bizkaia Irratia

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia, mendi zinemaldia, abenduaren 6tik 15era egingo da aurten. 17.edizinoa izango da eta 49 filmek hartuko dabe parte jaialdian. WOP Mendi Film Saria Euskadiko eta Nafarroako mendi federazinoek jasoko dabe euren mendeurrenean. Aurten 24.800 euro banatuko dira saritan eta sari berezien artean bat, Txalaparta Saria izango da, soinu bandarik onenarentzat hain zuzen.

49 proiekzinoetatik 12 pelikulak euskal ikutua eukiko dabe eta gainontzekoek ikusleak munduko leku desbardinetara eroango dabez. “Himalaya, Alpeak, Dolomitak, Andeak edo Kanadako mediak ikusgai egongo dira” azaldu deusku Aitor Elduaienek (Mendi Filmeko komunikazino burua) Goizeko Izarretan irratsaioan. “Gurean mendiko kulturea da nagusi. Mendizaletasuna umeei eta gaztetxoei be hedatu nahi deutsegu eta horretarako nobedade lez Gau Magikoa antolatu dogu, abenduaren 12an izango da” azaldu deusku Mendi Filmeko ordezkariak.

Euskalduna Jauregian eta BBK aretoan izango dira saiorik gehienak.  “Sarreren salmentea martxan onean doa. Abenduaren 6an hasiera ekitaldia Euskalduna Jauregian izango da, 1.000 pertsonentzako lekua egongo da eta sarrera gitxi geratzen dira” esan deusku Elduaienek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00