Kontzertuan hainbat musika-estilo batuko dabez, besteak beste, musika tradizinonala, kantautorearen estiloko abestiak eta gitarra klasikoko piezak. Aitor Huergo musikariak Bizkaia Irratian adierazi dauanez, baselizek eskaintzen daben giro intimoak publikoagaz hartuemon zuzena sortzen dau.
Eleizetan 2002tik antolatzen dan ganbara musikako zikloa da, eta musika eta ondare kulturala buztartzen dauz. Irailaren 5ean abiatu zan, eta irailaren 20ra bitartean hainbat estilo eta artista batuko dira Amorebieta-Etxanoko baseliza eta elizatan. Kontzertuetara joateko, zikloak doako autobus zerbitzu eskaintzen dau. Autobus guztiak San Migel kaletik (Osasun zentroa) urtengo dabe.
