Euskadiko nagusien %10 baino gehiagok diabetesa dauka

Diabetesa saihesteko elikadurea zaindu behar da, baita kirola egin be

Azken hamarkadan diabetesak %30 igon dau, obesidadeak gora egin daualako

Azterketea egiten / Bizkaia Irratia

Gaur Diabetesaren Munduko eguna ospatzen da eta hainbat datu argitaratu dira honen inguruan. Azken hamarkadan, diabetesa % 30 igo da, batez bere, obesidadeak gora egin daualako, hain zuzen, hamarraldian % 14 izatetik % 28 izatera pasatu da.

40 urtetik gorakoek urtean behin glukosa aztertzea gomendatzen dabe adituek, eta analisia gazteago bere egin leiteke, obesitatea, hipertentsinoa, kolesterol altua, familiako aurrekariak edo haurdunaldiko diabetesa izanez gero.

Euskadin, 18 urtetik gorakoen % 10,6k dau diabetesa, baina kalkulatu da euskal herritarren % 4,3ri ez jakola oraindik diagnostikatu. Holan, % 11k prediabetesa dau (odoleko glukosa-mailak muga normalak baino altuagoak dira, baina diabetesa dabenen glukosa-zifrak baino txikiagoak). IMQ-ko Endokrinologia eta Nutrizinoko espezialista Victor de Diego sendagileagaz berbetan izan gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular