"Sanchezek ezin dau politika laburretara jokatu" esan dau EAJko kideak

"EAJrentzat hurrengo Batzar Nagusia oso garrantzitsua da" esan dau EAJko ordezkariak

Aitor Esteban: “Hilabete batzuk barru itsasaldeko eskumena transferidu beharko litzateke”

Aitor Esteban (EAJ) / Bizkaia Irratia

EAJk eta PSEk gaur Jaurlaritza barria osotzeko akordua onartu eta etzi sinadura ekitaldia izango da. Akordu horretan estatutu barria aitatzen da eta Aitor Esteban jeltzaleak gaur Goizeko Izarretan esan dauenez, hondino indarrean dagoan estatutuko eskumen batzuk emon barik jarraitzen dabe. “Hilabete batzuk barru itsasaldeko eskumena eskuratu beharko genduke batez be Konstituzino Auzitegiak esandakoaren ostean. Aireportuen kudeaketeari buruzko alkarrizketak egon dira eta Gizarte Segurantzearen gestinoa lortzeko pausuak emon doguz baina ez dira horretarako denbora errazak” azaldu dau Estebanek.

Medikuen gabeziari erreparatuta, Pedro Sanchezen gobernuak zeozer gehiago egin leikela uste dau EAJk. “Espainiako Gobernuak MIRen kopurua eta ikasleen kopurua finkatzeko eskubidea dauka, horretarako baliabideak be bai. Hurrengo hilabeteetan ikusiko zelako erabagia hartzen dabezan baina gai honetan gauzak bere lekura ekarteko 4-5 urte pasau beharko dira” esan dau bozeroale jeltzaleak.

Bestalde, Estebanek onartu dau boto emoleek EAJri arreta dei bat emon deutsela eta horren aurrean alderdia ezin dala mogidu barik geratu. Udagoienaren amaieran edo negu hasieran EAJk Herri Batzarra eukiko dau eta orduan zuzendaritza talde barriak aukeratzeko prozesuak martxan jarriko dira. “Ez dira edo ez gara danak batera joango, alderdi baten belaunaldi barrikoak danak kolpe baten ez heltzeko, pertsonak kudeatu behar dira jakituria eta esperientzia buztartuta” adierazo dau Estebanek.

Kataluniako gobernu barriari buruz, Sanchezi buruz eta Eusko Jaurlaritza barriari buruz be berba egin dogu Aitor Estebanegaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00