Udagoiena perretxikoen sasoia da, eta garai honetako produktuakaz gozatzeko proposamen berezia dakarzku Eneko Ordorika Zallo Barri jatetxeko sukaldariak. Aurton be gernikarra Lau Haizetara irratsaioko kolaboratzailea izango da. Gaurko tartean, boletusak izan dira protagonista: mikrouhin-labean eta era errezean prestauta, produktu honen testurea eta zaporea ahalik eta gehien errespetatuz.
