Portugaleteko traineruak KAE1 ligeari eusteko promozinoa jokatuko dau datorren astegoienean Colindresen eta Castron

Camargo, Donostiarra B eta Castreña izango dira Jarrilleraren aurkariak maileari eusteko borrokan

Aitzol Belasko: “Indartsu gagoz play offari ekiteko”

Portugaleteko arraunlariak trainerua uretaratzen Plentziako estropadan / Bermeo Arraun Argazkiak

KAE1 ligako estropadak amaituta, Santurtzik Eusko Label Ligara igoteko play offa jokatuko dau, sailkapen nagusian hirugarren amaitu ondoren. Plentziako Arkotek ezin izan dau helburua bete eta igoteko promozinotik kanpo geratu da hirugarren urtez jarraian. Sailkapenaren beheko aldeari jagokonez, Deustok maileari eustea lortu dau azken estropada bietan lan bikaina egin ostean. Portugaletek, ostera, play offa jokatu beharko dau KAE1 ligan jarraitu ahal izateko. Camargo, Donostiarra B eta Castreña izango ditu aurkari. Lehen estropadea Colindresen jokatuko dabe erlojupekoan eta domekan Castroko uretan lehiatuko dira. Jardunaldi bietako denporak eta postuak batunda, lehenengo biak izango dira KAE1 ligan datorren denporaldian.

Portugaletek igaz lortu eban mailaz igotea, KAE2 ligan gura baino urte gehiagotan lehiatu ondoren. Denporaldi gorabeheratsu baten ostean, barriro izango da play offean, oraingo honetan maileari eusteko. Aitzol Belasko, Jarrillerako arraunlariagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean astegoienean jokatuko diran estropaden ganean. Portugaleteko traineruko babor aldeko hankekoa baikor agertu da zapatu domekako lehia erabakigarrirako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00