EAEko makina bat herritako jai eremutan substantziak aztertzeko karpak jarri dauz Ai Laketek

"Droga mota batzutan iruzurrak antzemoten hasi gara" azaldu dau Ai Laket alkarteko kideak

Aitzol Hernandez: “Drogen kontsumoan pandemia aurreko egoerara itzuli gara”

Jai eremu batean jarritako karpa / Ai Laket alkartea

Drogen kontsumoari jagokonez, pandemia aurretik izandako kopuruetara bueltatzen ari da gizartea Ai Laket alkartearen arabera. Jai eremuetan postuak ipinten dauz Ailaket alkarteak, herritarrek kontsumitzen dabezan drogak aztertzeko eta aholkuak emoteko. Bilbon, Urtuellan, Muxikan, Igorren edo Zallan izan dira besteak beste. 21 urte daukaz alkarte honek eta herri askogaz daukie hartuemona. Goizeko Izarretan irratsaioan, alkarte honetako boluntariotza programako koordinatzaileagaz egin dogu berba, Aitzol Hernandezegaz. Esan deuskunez, pandemia aurreko zifretara bueltatzen ari da gizartea drogen kontsumoari jagokonez.

Gaur egun, kannabisa da gehien kontsumitzen dana. Esan behar, estadu mailan Edadez izeneko inkesta egiten dala. 15 eta 64 urte artekoei kontsumoaz itauntzen jake. Honen emaitzak ikusita, 1997 eta 2022 urteen artean antzera emon dira erantzunak. Hori bai, Hernandezek azpimarratu dau, aspaldion psikofarmakoen kontsumoa areagotu egin dala, batez be emakumeen aldetik.

Ai Laket alkarteak, kontsumiduko dan drogearen ganeko azterketak egiten dauz. Hernandezek gogoratu dau, euren azterketetan iruzurrak antzeman dabezala baten baino gehiagotan. Ai Laket alkarteak sexu harremanen ganeko aholkuak be emoten dauz. Gogoratu behar, drogak kontsumitzerakoan, alkohola barne, gorputza deshidratau egiten dala. Ondorioz, lubrikazino faltea egoten da eta horrek mina eragin leike. Preserbatiboak apurtzeko bidea be izaten da. Guzti hau dala eta, Ai Laket-ek preserbatiboak eta lubrikanteak banatzen dauz bere postuetan jai eremuetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular