Bizkarra eta sorbaldako min kronikoak tratatzen dabez

Fisioterapia zerbitzua Bizkaiko anbulatorio batzuetan bakarrik emoten da

Amaia Etxebarria (Osakidetzako fisioterapeutea): “Bizkaian urte t´erdi daroagu lehen arretan lanean “

Osakidetza orain dala urte t´erdi hasi zan lehen arretan fisioterapeuten zerbitzua emoten, baina bakarrik sorbalda eta bizkarreko min egonkorrak, kronikoak artatzeko, eta anbulatorio jakin batzutan. Helburua,  apurka-apurka zerbitzua zabaltzen joatea da.

Fisioterapeuta honeen lana ez da ohiko fisioterapeutek egiten dabena. Lehenengo eta behin, hitzalditxo batzuk emoten deutsiez pazientei minari beldurra kentzeko eta mina beste ikuspegi batetik ikusteko. Honen ondoren ariketak egiten hasten dira. Eta holan, apurka-apurka emaitza onak lortzen hasi dira. Amaia Etxebarria fisioterapeuteak esan deusku eredu hau Gaztela eta Leonen daukiela, eta hangoa ikusita Osakidetza hemen jartzen hasi dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular