Garagarrilaren 25ean Aixerrotako paellen nazinoarteko txapelketea ospatuko dabe

"Getxoko Udalak hartutako neurriak oso leunak dira" adierazo dabe Andra Mari Kortiña auzokide alkartetik

Aixerrotako auzokideek paellen egunak sortzen dauzen arazoak salatu dabez

Paellak egiten diran eremua goikaldetik ikusita / GALEA BIZIRIK

Getxoko Aixerrotako paella txapelketan sortzen diran arazoak, zinkinkeria eta udaletxearen jarrerea salatu dabez Andra Mari Kortiñe alkartekoek. Azken urteetako kaosari aurre egiteko neurriak eskatu dabez Aixerrotako auzokideek. Iñigo Laskibarren esanetan udalagaz eukindako azken batzarra eta gero debeku zehatzak faltan botetan dabez. Aparkalekuen gabezia, garajeko sarreretan oztopoak, plastikozko poltsak edonon, porlanaren erabilerea, larretan egindako zulo sakonak eta hurrengo egunetako egoerea dira arazo handienak.

Neurri leunak

Udalak hartutako neurriak oso leunak dirala gaineratu dabe alkartetik, aholkuak eta ez debekuak, eta holan ezinezkoa dala arazo guzti horreei urtenbide bat emotea. Garagarrilaren 25ean, goizeko 08:00etatik kotxeen sarrerea baimenduta egongo da Aixerrotako zelaietara, 09:30ak arte, hortik aurrera landak kotxez libre egon beharko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular