Atzo Yolanda Diaz, Pedro Sanchez eta Santiago Abascalen arteko eztabaidan PSOEko hautagiak emondako maila ona izan zala esan dau Alberto Alonsok (PSE-EE) gaur Goizeko Izarretan egin deutsagun alkarrizketan.
Inkestek dinoenaren kontra PSOEk aurreikusitakoari bueltea emon ahal deutsola uste dau PSE-EEko legebiltzarkideak. Abstentzinoaren mamuak asko kezkatzen dauela autortu dau Alberto Alonsok. Alderdi Popularri geratu barik guzurretan ibilitea leporatu deutso PSEk. Sanchezen gobernuak legegintzaldian adostutako neurri nagusiak aitatu dauz Alberto Alonsok. Horreek guztiak finkatzeko botoa PSOEri emoteko eskatu dau Alberto Alonsok. Hurrengo legegintzaldian Gernikako Estatutua garatzeko eskumenen transferentzia gehiago emon beharko dala gaineratu dau.