AEKk pasa dan ikasturteko leloa mantendu dau: "Euskara eroso ikasi eta bizi"

AEKk euskaltegiak bete gura dauz 2026/2027 ikasturtean

L. Etxezarreta: “Bizkaia Irratiko entzuleen bitartez irisgarri izatea be lortu daiteke”

Ikasturte hasieran gagoz eta matrikulazino garaia da AEKn. Aurten AEKn izango diran barritasunak eta helburuak jakiteko, AEKren Nazino Kontseiluko kidea dan Lurdes Etxezarretagaz berba egin dogu.

Gaur egun euskera ikasteko aukera asko dagoz: aurrez aurreko eskolak, online ikastaroak, autoikaskuntza eta ikastaro konbinaduak, besteak beste. Gero eta erosoago ikasteko aukera emon gura dau AEKk eta horregaitik pasa dan ikasturteko leloa mantendu dau: “Euskara eroso ikasi eta bizi”.

AEKk euskaltegiak bete gura dauz 2026/2027 ikasturtean eta barrikuntza nabarmenak izango dira dirulaguntzei jagokonez. Aurtengo barrikuntzen artean EAEn Euskara Bonua eta Nafarroan A1 eta A2 mailak %100ean finantzauko dirala nabarmendu geinke. Euskara Bonuak 120 eurogaz A1 eta A2 mailak ikasteko eta prozesua lau urtera arte luzatzeko aukera eskeintzen dau EAEn.

“Animatuko neuke entzule hori inguruan dituan euskeratik urrunago dagoan eta Bizkaia Irratiko entzule ez dan horrengana hurreratu eta komentetako; ze aukera daukazan, ze aukera emoten deutsien euskera jakiteak. Eta irisgarri izatea be entzule horreen bitartez lortu daiteke”, azpimarratu dau Lurdes Etxezarretak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00