Abuztuaren 22an eta 29an "Bidearen Amaieran" antzeslana Euskalduna Jauregian

Sentimenduz betetako komedia eta show drag konbinazinoa da

Alex Antunez: “Publikoa bosgarren pertsonaia da”

Antzeslanaren kartela / Hortzmuga teatroa

Umorez eta ikuskizunez betetako bi gau hartzeko prestetan ari da Euskalduna Jauregia, drag eta komedia konbinazino barritzaileagaz. Abuztuaren 22an eta 29an, Alex Antúnez eta Gabriel Ocina artista ezagunak agertokira igoko dira, barreak eta txaloak erdi bana abiauko dauzan euskerazko ikuskizuna eskaintzeko. Biekin berba egiteko aukera izan dogu Bizkaia Irratian eta bi artistek ikusleek emonaldi hauetatik espero daikienari buruzko zehetasunak partekatu dabe.

Bi emonaldiak publiko euskaldunarentzat diseinatuta dagoz, drag artearen esentzia eta komedia garaikidearen freskotasuna uztartuz. Antunezek eta Ocinak diotenez, alkarlan hau aukera parebakoa da Euskaldunako agertokian zeozer barritzaile eta ezbardina eskaintzeko. Bi artistak oso pozik agertu dira egiten ari diran lanagaz. Alkarrizketan, publikoa bere ikuskizuneko “bosgarren personaia” dala adierazi dabe, eta azpimarratu dabe zuzeneko alkarrekintza funtsezkoa dala gauero esperientzia bakar eta errepikauezin bat sortzeko.

Alex Antunezek bere poza adierazo dau, hain ikuskizun koloretsua eta antzerki-ikuskizuna publiko euskaldunari eroan ahal izatean, aniztasuna eta inklusinoa ospatuz. Gabriel Ocinak, bere aldetik, halako proiektu fresko eta dinamiko batean parte hartzeko gogoa nabarmendu dau, publikoarekiko alkarreraginaren garrantzia azpimarratuz. Zalantzarik barik, bi gau gogoangarri izango dira esperientzia artistiko barritzaile eta umoretsua bilatzen dabenentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00