Alex Txikon eta Juanra Madariaga sarri ibili dira mendian alkarregaz. Oraingo honetan, Bizkaia Irratian batu dira, Lau Haizetara saioan. Madariaga saioko kolaboratzailea da. Txikon Manaslutik etorri barri dala ta, biak izan dira Libe Agirregaz berbetan.
Alex Txikonen Manaslu neguan igotea lortu dau. Etxetik urten ebanean, lortzeko itxaropen barik joan zala esan dau. Asko sufriduta baina, lortu egin dau. Urtarrilaren 4tik zazpira jan barik egon zala aitortu dau. Aklimatazinoz justu ibili zala. Gainera, hotzaren eraginak hondino gorputzean daukaz.
Juanra Madariagaren esanetan, Txikonek gaitasun handia dauka hotzari eusteko. Behin baino gehiagotan esan ei deutso beragaz joateko neguko espedizinoetan. Madariagak ezetza emon deutso. Berak ez ei dauka hainbesteko hotzari eusteko gaitasunik.
Manasluko tontorrean, -40 graduko sentsazino termikoa eukien. Horixe adierazi dabe mendizale biek mikrofonotik kanpora. Orain, behatzak, sudurra eta belarriak bere onera ekartea dau helburu nagusia Txikonek. Espedizinoan lagundu deutsien sherpak saritzea eta ordainketak egitea ahaztu barik.