Lau Haizetara saioan batu dira Alex Txikon eta Juanra Madariaga, Txikonek Manaslu neguan igon eta gero

Juanra Madariaga eta Alex Txikon azken honek Manaslun bizitakoaren inguruan berbaz

Alex Txikon: “Manaslun asko sufridu arren helburua lortu dot”

Juanra Madariaga eta Alex Txikon Bizkaia Irratian / Bizkaia Irratia

Alex Txikon eta Juanra Madariaga sarri ibili dira mendian alkarregaz. Oraingo honetan, Bizkaia Irratian batu dira, Lau Haizetara saioan. Madariaga saioko kolaboratzailea da. Txikon Manaslutik etorri barri dala ta, biak izan dira Libe Agirregaz berbetan.

Alex Txikonen Manaslu neguan igotea lortu dau. Etxetik urten ebanean, lortzeko itxaropen barik joan zala esan dau. Asko sufriduta baina, lortu egin dau. Urtarrilaren 4tik zazpira jan barik egon zala aitortu dau. Aklimatazinoz justu ibili  zala. Gainera, hotzaren eraginak hondino gorputzean daukaz.

Juanra Madariagaren esanetan, Txikonek gaitasun handia dauka hotzari eusteko. Behin baino gehiagotan esan ei deutso beragaz joateko neguko espedizinoetan. Madariagak ezetza emon deutso. Berak ez ei dauka hainbesteko hotzari eusteko gaitasunik.

Manasluko tontorrean, -40 graduko sentsazino termikoa eukien. Horixe adierazi dabe mendizale biek mikrofonotik kanpora. Orain, behatzak, sudurra eta belarriak bere onera ekartea dau helburu nagusia Txikonek. Espedizinoan lagundu deutsien sherpak saritzea eta ordainketak egitea ahaztu barik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular