Herritar guztiak konbidau dabez ospakizunagaz bat egitera

Emonaldian Euskal Herriko zazpi lurraldeetako dantzak, musika eta taldearen historiaren errepasoa izango dira protagonista

Alkartasuna Dantza Taldeak 50. urteurrena ospatuko dau bihar

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldea / Bizkaia Irratia

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 50. urteurrena ospatuko dau bihar, ekitaldi berezi bategaz Artza frontoian. Gaueko 21:00etan hasiko dan ikuskizunean, belaunaldi ezbardinetako dantzari eta musikariak alkartuko dira, taldearen ibilpidea gogoratzeko. Emonaldian Euskal Herriko zazpi lurraldeetako dantzak, musika eta taldearen historiaren errepasoa izango dira protagonista.

Gaizka San Pedro taldeko lehendakariaren esanetan, 50 urte hauetan lortutakoa ospatzeko eta dantza tradizinonalaren transmisinoari balioa emoteko aukera izango da urteurrena. Horregaitik, herritar guztiak konbidau dauz ospakizunagaz bat egitera, dantza, musika eta oroitzapenez beteriko gau berezi batez gozetako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00