Alos Quartet taldeak 25 urte bete dauz. Xabier Zeberio (nyckelharpa, bibolina eta konposizinoa), Francisco Herrero (bibolina), Lorena Nuñez (biola) eta Alejandro Saúl (celloa) musikariek osotutako laukoteak 1999. urtean emon ebazan lehenengo pausuak. Taldearen 25. urteurrena ospatzeko, lehenengoz bidaiatuko dau Alos Quartet-ek Kolonbia eta Kubara. Etxepare Institutuaren eskutik, abuztuaren 8an Bogotako Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzekian eskeiniko dau kontzertua. Ventana Vasca izeneko zikloan parte hartu dau.
Ondoren Kubara salto egin eta beste hiru emonaldi eskainiko dauz irlan. Abuztuaren 10ean La Habanako Teatro del Museo de Bellas Artes antzokian, biharamonean (abuztuak 11n) Matanzas uriko Teatro Jose White antzokian, eta amaitzeko, abuztuaren 15ean, La Habanako Fábrica de Arte Cubano aretoan. Xabier Zeberio taldekideak emon deusku bira honen barri Lau Haizetara irratsaioan.