Niko Cuenca: "Bankuek epe finkorako gordailu baten truke %0,5a emoten dabe. Altxor Letrek %2tik gora"

Aurton, urtarrilean, partikularrek egindako eskaerea 2022 osoan egindakoa baino handiagoa izan da

Altxor Letren arrakastearen atzean arrazoi ugari dagoz

Espainiako Bankuak Bilbon daukan egoitza nagusia / Espainiako Bankua

“Estaduaren bermea daukan inbertsinoa da eta Espainiak zor handia daukan arren ez dau emoten urte batzuk barru porrot egingo dauenik” zehaztu dau ekonomialari bizkaitarrak. Espainiako Bankuan egin dogu hitzordua beragaz. Izan be pertsona askok, azken asteetan, euren aurrezkiak hara eroan dabez Estaduko Altxorrak eskeinitako bonu, letra edo obligazinoetan inbertiduteko. Bankuek aurrezkiak godertako orokorrean emoten daben interes tasea ez da gaur egun produktu horreek eskeintzen daben %2tik gorako zifrara ailegetan. “Bankuek gaur egun epe finkorako gordailu baten truke bataz beste %0,5 edo %0,6 emoten dabe. Egoera hori ikusita aurrezle askok altxor-letretan inbertidutea ebatzi dabe” azpimarratu dau Niko Cuencak.

300 milioi euroraino heldu zan urtarrilaren azkeneko astean egondako eskaerea. “Bankuak be laster Espainiako Bankuak emondako interes horreekaz lehian hasiko dirala uste dot. Hemendik hilabete batzutara gordailuen gerra bat hasiko da” zehaztu deusku Niko Cuencak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular