Udan odol premineak ez dau egiten behera, baina odol emoteek bai. Ohiturak aldatzen ditugu, oporretan kanpora joaten gara eta odol gitxiago emoten da. Odol Transfuzinoen Zentroa beharrezkoa dan odol kopuruaren azpitik dago, eta odola emoteko deia egin dabe. Gernika Lumoko Odolkideak alkarteko buruagaz aztertu dogu gaia, Amagoia Larruzeagaz, gaur Gernika-Lumon odola emoteko autobusa egongo dalako. Berak esan deusku odola ezin dala egin, ezin dala fabrikau, eta horregaitik dala garrantzitsua emotea. Horrez gain, erreleboa gatxa dala esan deusku. Arrazoi naturalakaitik odol emoileak gitxitzen dirala, baina barriak egitea gatxa dala.