Amaia Aldai une gozoak bizitzen dabil. Dimako pelotariak Master Cup emakume txapelketako lau t ‘erdiko txapela jantzi dau Goiuri Zabaletari 22 eta 13 irabazita Durangoko Ezkurdi frontoian jokatutako finalean. Aldaik pronostikoak bete ditu. Izan be, Lau ta Erdiko aurreko final biak irabaztetik etorren eta ez dau huts egin 14 urte baino ez dituan jokalari nafarraren aurkako lehian.
Edozelan be, Zabaleta gazteak ez deutsaz gauzak erraz ipini. Dimako jokalariaren lehen abantaila esanguratsua 6-1ekoa izan da. Zabaleta, baina, 7-6 hurreratu da. Aldaik tartea zabaltzea lortu dau eta 14-7raino joan da bere esperientziaz eta ahalmen fisikoaz baliatuz. Bizkaitarra nagusi zan Ezkurdi pelotalekuan eta hamar tantoko aldea lortu dau, 19-9. Goiuri Zabaletak lau tantu gehiago egin dauz eta azken markagailua 22-13koa izan da. Amaia Aldaik merezimentu osoz irabazi dau bere hirugarren txapela jarraian, eta berretsi egiten dau bere nagusitasuna Lau eta Erdi barruan.